Urriak 2015

Katea Legaiako Datuen Segurtasun Batzordearen mezua langileei:

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, datuak jasotzeko orduan zure eskubideen berri jakinarazi zaizu eta horiek tratatzeko baimena eman duzu. Emandako datu pertsonalak edo eman daitezkeenak, baita gure harremanetik ondorioztatzen direnak ere, Katea Legaia SLLren titulartasunpekoak diren fitxategi automatizatuetan edo eskuzkoetan erregistra daitezke, gizarte eta lan integrazioaren xedea betetzeko helburuarekin. Datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen legeriak ezartzen duenarekin bat datozen segurtasun mailak aplikatuta tratatuko dira. Zuk, edozein unetan eta indarrean dagoen lege araudiaren arabera, datuak atzitzeko, zuzentzeko, aurkatzeko eta, dagokionean, deuseztatzeko eskubideak erabil ditzakezu, eskaria idatziz bidalita, Katea Legaia, S.L.L. - Epele Bailara 35 - 20128 Hernani helbidera, edo posta elektronikoz protecciondedatos@grupokl.com helbidera, zure NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia emanez.

Irailak 2014

Katea Legaiako Datuen Segurtasunerako Batzordearen informazioa:

Abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak, Datu pertsonalaren babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onartzen duenak, 96. artikuluan ezartzen duenaren arabera, Katea Legaia SLL enpresak bi urtean behin auditoria egin behar du; hori horrela, 2014ko uztailean, LKS Koop.E.ak bi urtean behingo auditoria hori egin dio Katea Legaia SLL enpresari.

Auditoria horrek, Legearen arabera derrigor bete behar duguna betetzen laguntzeaz gain, datuak babesteko ditugun sistemak sendotu eta hobetzeko ere balioko digu, auditoreak proposatzen dizkigun hobekuntza ekintzak ezarrita. Ekintzak 2015ean zehar egingo dira.

Abenduak 2013

LANGILE GUZTIENTZAT KOMUNIKAZIOA

GAIA: DATUEN BABESERAKO POLITIKA EGUNERATZEA

Honen bidez jakinarazi nahi dizuegu hil honetatik aurrera KateaLegaia SLLk, bere Datuen Segurtasun Batzordearen bidez, Datuen Babeserako Politika definitzen duen Segurtasun Dokumentua eguneratu duela, izaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua betez.

Dokumentu horretatik abiatuta Datuen Segurtasun Batzordeak neurri eta ekintza batzuk zehaztuko ditu gure erakundeari datuak ematen dizkien pertsona guztien datu pertsonalak, askatasuna eta oinarrizko eskubideak bermatu eta babesteko.

Gai honekin lotuta, Datuen Segurtasun Batzordearekin edozein harreman izateko hemendik aurrera posta helbide honetara idatz dezakezue: protecciondedatos@grupokl.com

Adeitasunez

Datuen Segurtasun Batzordea

Hernanin, 2013ko abenduan