Logotipo de Katealegaia

KL Katealegaiaren baliabideak

KL katealegaia Gipuzkoa barneko ekimena da, eskualde guztietan barreiaturik 12 zentro (guztira 20.000 m2 baino gehiago batzen dituztelarik) eta lurraldean barrena hainbat enklabe banaturik dituena.

Gaur egun, 800 pertsona ingururentzako lanpostua sortzen dugu, zeinetatik %95a inguru pertsona ezinduak diren (elbarritasun intelektuala, gaixotasun mentala, elbarritasun fisikoa eta elbarritasun sentsoriala). Hauetatik %30a lan munduan sartzeko elbarritasun handiak dituzten pertsonak dira.

KL katelegaiak eskaintzen dituen zerbitzu industrialak berrikuntza eta aukera berrien bila dabilen etengabeko prozesu batean daude sarturik. Lan kargei eta bezeroaren eskaerei malgutasunez eta lehiakortasunez egokitzeko gaitasuna dugu eta helburuak eta erantzukizunak partekatzen ditugu beraiekin. Gure jarduerak espezializazioa ematen du edonolako prozesu industrialetan (elektronika, elektrizitatea, logistika, kalitate kontrolak, muntaia elektromekanikoak, mekanizatuak eta galdaragintza, enklabeak, etab.).

KL Katealegaiak langintzako beste zentro espezializatuekin batera egiten du lan (EHLABEn – Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea – partehartze aktiboaz) gizarte hobeago bat lortzeko.

Lantegietako mapa

Bulego Nagusiak

Epele Bailara, 35
20128 HERNANI
T. (943) 52.18.34
F. (943) 34.40.76

info@grupokl.com
www.grupokl.com

Mapa ikusi

   

Egizu klik tailer bakoitzeak helbidea eta mapa ikusteko:

            

Oñati

Bergara

Apatta

Mutriku

Mugitegi

Hernani

Irun

Txirrita

Zarautz

Azkoitia

Aretxabaleta

Lazkao