Katelegaiaren logotipoa

KL Katealegaia Gipuzkoan elbarritasunen bat duten pertsonak lan munduan txertatzen 25 urteko ibilbidea duen ekimen historikoa da.

Gaur egun KL 800 pertsona inguruk osatzen dute, zeinetatik %95a baina gehiago pertsona elbarriak diren (elbarritasun intelektuala, gaixotasun mentala, elbarritasun fisikoa eta elbarritasun sentsoriala).

KL katealegaiaren jarduera nagusiki industriala da eta Euskadiko industria enpresa nagusienekin lan egiten du.

Pertsonengan konfiantza eta sozietaterekiko konpromisoa

KL katealegaia irabazi-asmorik ez duen erakundea da, zeinen xedea, pertsona elbarrientzako, gizarte-esklusio egoeran daudenentzako lanpostuak sortu eta mantentzea den, Gipuzkoan batik bat. Horretarako industria sektorean lana batzen du. Gainera pertsona elbarriak lan arruntera igarotzea errazten du.

KL Katealegaia giza-ekonomia bikoitza duen erakundea da, bere lan-ingurugiro bereziari elbarritasuna duten langileen jabetzako ekimena dela (lan-sozietateko partehartzaileen %70a osatzen dutelarik) gehitu behar zaio. Partehartzaileen gainontzekoa Gipuzkoako Foru Aldundia, ONCE fundazioa eta proiektuaren gestioan parte hartzen duen Gureak Taldearen artean banatzen da.

  • Bazkide diren langileak - %70
  • Gipuzkoako Foru Aldundia - %11
  • ONCE fundazioa - %11
  • Gureak Taldea - %8


KL katealegaia S.L.L. EHLABEren (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea) barnean dago, elbarritasunen bat duten pertsonentzako lan aukerak sortzen dituzten irabazi-asmorik ez duten erakundeak biltzen dituen elkartea da eta Euskadiko lanpostu babestuen %90a ordezkatzen du.